Bilboko Euskal Museoak maiatzean inaugurau eban Euskal kulturaren nazioarteko atea erakusketea Bilbon bertan, eta Bizkaiko hainbat herritik pasau ostean, Arratiara heldu dira hogei panelak. Urtailaren 9tik, zezeilaren 8ra arte egongo da erakusketea Arteako plazan.
Euskal Museoa, fisikoa, zarratuta dago momentuz, "erabarritze integraleko obrak hasi aurretik egin beharreko lanak" dirala-ta. Holan, erakusketea museo barriztuaren aurrerapen bat be bada: "Erakusketearen helburua da bertako jenteari eta bisitariei ezagutarazotea zelangoa izango dan Euskal Museo barria, egingo dan barrikuntza integraleko prozesuaren ostean. Alde batetik, alderdi arkitektonikoa erakutsiko da, infografia eta informazino teknikoa oinarri hartuta. Bestetik, erakusketa ibiltariak Euskal Museoaren etorkizuneko museografia barriaren zati bat erakutsiko dau. Infografiek espazio batzuk erakutsiko ditue, esaterako, Klaustroa".