Basoa

Elikadura sinbiotikoaren gaineko ikastaroa antolatu da Basoan

Asier Abrisketa 2023ko urt. 4a, 13:02

Zapatuan, 11:00etatik 13:00etara izango da ekologia, nutrizino eta osasunerako konponbide jasangarrian aditua dan Ander Urederrak gidatutako saioa.

Arteako Basoa defendatzaileen etxean, elikadura sinbiotikoaren gaineko azalpen teorikoak entzuteko aukerea egongo da Nutribiota, Mikrobiotika Institutuak eta Kolektibo Sinbionteak antolatuta. Urtailaren 7an izango da ordu biko saioa, 11:00etatik aurrera Ander Urederrak gidatuta, ekologia, nutrizino eta osasunerako konponbide jasangarrian aditua.

Ikastaro teorikoa izango da eta hainbat gai landuko ditue: mikroorganismo birsortzaileen soluzinoa, lantegi sinbiotiko zein partekatuak eta indartze biologikoak elikaduran, osasunean, higienean, nekazaritzan, urean zein ingurumenean dituan onurak. Horrezaz gain, probiotiko naturalak etxean egiteko azalpenak be emongo ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!