obrak

Amaitu dira Astui erreskastoa naturalizetako lanak

Asier Abrisketa 2022ko abe. 20a, 11:55

Uraren Euskal Agentziak egin ditu errekastoak gainezka egitea prebeniduteko obrak, 79.000 euroko aurrekontuagaz.

Bagilean hasi ziran Artean, Astui errekatxoaren arroa handitu eta naturalizetako lanak. Udalak holan eskatuta, URAk egin dauz 79.000 euroko, gehi BEZa, aurrekontua izan dauzan lanak. Bide batez, kamino azpitik doazan ur hornidura, saneamentua, gas hodi eta telekomunikazino kableen bidea be barriztu da.

“Hor, Z bat bezela egiten dau errekatxoak. Eta harriak eta ur asko ekarten dauanean, zarratu be egiten da uraren bidea eta gero gainezka egin eta etxe batzuetan be sartzean da” azaldu eutsan obrak hasterakoan BEGITUri Alberto Intxaurraga Arteako alkateak. Bidean okerruneak egin eta alboak leundu dabez arroa naturalago egiteko. Bestetik BI-3530 bide azpitik doan kanala 2x1,2 metroko hodi bategaz bideratu da urak gainezka ez egiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!