Berbaldia

'Pandemia garaiko gizartea mintzagai, COVID kasua' berbaldia Artean

Asier Abrisketa 2022ko abe. 14a, 17:48

Zapatuan 18:00etan, Herriko Bentan emongo dabe berbaldia Adrian Zelaiak eta Ion Andoni del Amok.

Arteako Herriko Bentan, pandemia sasoiko gizartea izango da berbagaia abenduaren 17an, arrastiz. Horretarako, Adrian Zelaia eta Ion Andoni del Amo konbidau ditue. Bata, EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea, Ekai Center ikerketa zentroko presidentea eta Ekonomia eta Politika Publikoetan aditua da. Bestea, NOR ikerketa taldeko kidea eta EHUn irakaslea da; Telekomunikazioetako ingenieri eta Soziologian lizentziaduna izateaz gainera, Gizarte Ikerketako Eredu eta Arloetako masterra, eta Gizarte Komunikazino doktoretzea be egin ditu.

Holan aurkeztu dau Herriko Bentak berbaldia: "Gaurkotasun-kolpe bakotxean hondatuten ez diran eztabaida lasaietarako guneak sortutea, premia politikoa dogu gaur egun. Gure buruen gainetik pasaU dan pandemia (iraganean berba egin badaiteke) berbarako. Gure pentsamentuetan ziurtasun baino zalantza gehiago itxi dituana. Ziurbakotasunei iskin egitea ariketa kolektiboa izan behar dala sinetsita, honako eztabaida hau planteetan dogu. Hausnarketeari ekiteko, gai honetan buru-belarri aritu diran hizlari bi izango doguz gure artean: Ion Andoni del Amo eta Adrian Zelaia".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!