Berbaldia

Genero indarkeria izango da gaurko berbagaia Artean

Asier Abrisketa 2022ko abe. 12a, 11:40
Norma Vazquez, indarkeria matxistan aditua dan psikologo feministea.

Aya Zouhair biktimea eta Norma Vazquez psikologoa egongo dira indarkeria matxistearen gainean berbaz Kultur Etxean, 18:30ean.

Kafrangak Arteako talde feministeak, Basoa defendatzaileen etxeak eta Arteako Herriko Bentak antolatuta, indarkeria matxistearen inguruko solasaldia egongo da gaur, hilak 12, arrastian Kultur Etxean. Gazteleraz izango da Conversatorio sobre violencia de género saioa eta esperientzia personalak zein adituen komentarioak batuko dira.

Indarkeriaren gainean, esperientzia propiotik egingo dau berba Aya Zouhairrek, Artean bizi dan eta indarkeriaren biktimeak. Beragaz batera, Norma Vazquez egongo da, indarkeria matxistan aditua dan psikologo feministea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!