Abenduaren 11n, domekea, merkadua egingo da Arteako plazan goizez, 10:30ean hasi eta 14:00etara arte. Hamaika postu egongo dira guztira: zortzi ekoizle, artisau bi eta Gorbeialderen informazino puntua.
Bertan barazkiak, gilda eta piparrak, ogi eta pastelak, ahuntz txorizoa, gaztaia, patea, oilo hanburgesak eta marmeladak egongo dira erosgai. Artisauei jagokonez, bitxiak, eskulanak, panpinak eta eguzkiloreak salduko ditue besteak beste.