magia

Magia ikuskizuna egongo da Artean

Asier Abrisketa 2022ko aza. 25a, 17:07

Imanol Ituiño magoak domekan aurkeztuko dau Magia parrastan ikuskizuna, Herriko Bentan 18:00etan.

Magia Parrastan, Imanol Ituiñoren ikuskizun magikoa da. Sei eta hamabi urte bitarteko umeentzako emonaldia eta Artean, hilaren 27an ikusi ahalko da Herriko Bentan, arrastiko 18:00etatik aurrera. Sinposian, espektakulu parte-hartzaile, dinamiko eta familiarra dala azaltzen dau:

Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da!  Baina… zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!