Migrazinoa

'Jarriko bagenu mapa alderantziz?' jardunaldia antolatu dau Arteako Herriko Bentak

Asier Abrisketa 2022ko aza. 24a, 12:13
Argazkia: SMH//Aita Mari.

Goizeko 11:00etan hasi eta arrastira arte, migrazinoaren eta mugen inguruko berbaldi, proiekzino eta eztabaidak egongo dira zapatuan.

Zemendiaren 26an, Arteako Herriko Bentan migrazinoa izango da berbagai, Jarriko bagenu mapa alderantziz? jardunaldian. Jardunaldiaren helburua da, herritarrak "pentsamentu deskolonialera, feminismoagaz dauakan topaketara eta kapitalismoaren migrazinoen problematikara hurbiltzea". Horretarako berbaldi bat, bazkaria, dokumental baten proiekzinoa eta solasaldi irekia egingo ditue. Bazkarirako, 94 602 88 55 telefonoan egin behar da erreserbea.

Lehenengo ekintzea 11:00etan hasiko da, Montserrat Galceran, Maribel Casas eta Sebastian Cobarrubiasen parte-hartzeagaz. Galceran La barbara Europa, una mirada desde el postcolonialismo y la descolonialidad liburuaren idazlea da. Casas eta Cobarrubias ostera, La autonomía de la migración: Una perspectiva alternativa sobre la movilidad humana y los controles migratorios ikerketearen egileak dira.

Bazkaria, 14:30ean egingo dabe; paellea jango dabe eta aldez aurretik egin behar da erreserbea. Bazkalostean ostera, Colis Suspect dokumentala ikusiko dabe kafea hartu bitartean. Sofia Catalá eta Rosa Perezen dokumental honek Europar Batasuneko muga eta hesietan ipinten dau fokua eta hamar alkarrizketaren bidez, migrazino-politiken adarra ezetuarazoten dauz: zuzenbidea, segurtasuna, armen industria, nazinoarteko harremanak eta abar.

Amaituteko, dokumentalaren ostean solasaldi irekia egingo dabe bertaratutakoek Luciana Alfaro, Victor Pozas eta Giacomo Donadiok gidatuta. Alfaro Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sareko kidea da, Pozas EHUko irakasle eta Nazinoarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko HEGOA Ikasketa Institutuko kidea eta Donadido, Carovane Migranti taldeko kidea.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!