musikea

Arratiako Musika Eskolako ikasleak kalera urtengo dira Artean

Asier Abrisketa 2022ko aza. 22a, 11:22
2021eko Zezili Deuna.

Zezili Deuna ospatuteko, hilaren 23an, musikari gazteek kalejirea eta kontzertua eskainiko dabez 18:00etatik aurrera.

Zemendiaren 22a da Zezili Deuna, musikearen zaindariaren eguna, eta hau omenduteko Arratiako Musika Eskoleak jaialdia antolatu dau hurrengo egunerako, hilak 23. Kultur Etxetik, 18:00etan urtengo da kalejirea udaletxetik pasauta plazara heldu arte. Bertan, 20-25 minutuko kontzertu txikia eskainiko dabe eta ostean, ikusleentzako be txokolate beroa banatuko da Kultur Etxeko sotoan. Eguraldiak laguntzen ez badau, kalejirea barik, frontoian egingo litzatekez bai kontzertua bai txokolatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!