Antzerkia

Guatemalako Las Poderosas Teatro kolektiboak antzerkia eskainiko dau gaur

Bea Azpiri 2022ko aza. 12a, 12:01

Arteako Basoa defendatzaileen etxean izango da ikuskizuna zapatuan, hilak 12, 18:30ean. Itsas Salbamentu Humanitarioak ipinitako erakusketea be ikusi ahal izango da.

Las Poderosas antzerki taldeak, In la K’ech lana antzeztuko dau. In la K’ech esakereak, "zu beste ni bat zara" esan gura dau maien hizkuntzan eta agurtzeko erabilten da. Antzezlana, bereizketearen kontrako aldarria da. 

Las Poderosas kolektiboan, indarkeria matxistea sufridutako andrak dagoz eta euren biografietan eta historian oinarritutako antzezlanak egiten ditue euren esperientziak transmitiduteko eta egunerokoan alkarreri lagunduteko helburuagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!