Gabonak

Arteako Gabonetako Postal Lehiaketarako lanak ludotekan entregau daitekez

Bea Azpiri 2022ko aza. 2a, 10:38

Abenduaren 9a da entregetako epemugea eta irabazleek, liburuak erosteko bonu bana jasoko dabe saritzat.

Parte hartu gura daben umeek, abenduaren 9ra arte daukie lanak entregetako epea. Partaide bakotxak lan bi aurkeztu leikez gehienez eta Gabonaldian, lanakaz erakusketea egingo da Kultur Etxean. Kategoria bi egongo dira, 2010 eta 2014 urteen artean jaiotakoak eta 2013 eta 2017 urteen artean jaiotakoak. Irabazleek liburuak erosteko bonu bana jasoko dabe saritzat eta sari banaketea abenduaren 22an izango da Kultur Etxean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!