udal hauteskundeak

Alberto Intxaurraga izango da barriro EAJren hautagaia Artean

Asier Abrisketa 2022ko urr. 31a, 12:25
Argazkia: EAJ.

Herriko aztarna ekologikoa murriztea, Ekomuseoko proiektua martxan ipintea eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartzea izango dira hurrengo agintaldiko eginbehar nagusiak.

Alberto Intxaurraga Gotik EAJrentzat berreskuratu eban Arteako alkatetza atzen hauteskundeetan eta 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetarako bere hautagaitza berretsi dau Arteako Euzko Alderdi Jeltzaleak. COVID pandemia dala-ta, "ez dala legealdi erraza izan" onartu dau Intxaurragak baina jelkideek berarengan ipinitako konfiantzea "ilusinoz eta esker onez" hartu daula azaldu dau alderdiak, "lan egiten jarraituteko gogo handiagaz".

Agintaldi honetan, Arteako EAJk gidatutako hiru proiektu nabarmendu gura izan dauz alkategaiaren aurkezpenean. Batetik, udalerri garbiagoa izatea; bestetik, "auzo eta auzo-bide irisgarriagoak" egitea eta amaituteko: “Gure aztarna ekologikoa murriztera bideratutako zeregin ugarietan jarri gura dan lana, argi publikoak barriztatzeagaz, eraikin publikoetan plaka fotovoltaikoak instalatzeagaz edo auto elektrikoentzako karga-puntuak martxan ipinteagaz”.

Datorren agintaldirako, aztarna ekologikoa murriztuten jarraituko dabela azaldu dau EAJk; horretarako, energia-komunidadeak sortzeako oinarriak sortzea proposatu dabe. Beste alde batetik, Ekomuseoa "bizitzaz beteko dauan proiektua behin betiko martxan jartzea" be agintaldiko puntu indartsua izango dala aurreratu da. "Euskal musika tradizionala eta bereziki Arratiakoa berreskuratu eta bultzatzera bideratutako proiektua" ez da barria, baina aprileko suteak atzeratu eban. Gainera, Hiri Antolamenduko Plan Orokor barria onartu ahal izatea be aurreikusi dau EAJk: “Horreri esker, gure gazteak Artean bizi eta hazi ahal izango dirala bermatuko dogu".

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!