Gau Baltza

Gaur ospatuko da Gau Baltza Artean

Asier Abrisketa 2022ko urr. 31a, 11:47

Arrastian txikerrenek Kokomarroekaz egingo dabe eske errondea eta gero, Jaiotze basatia ikuskizuna egongo da plazan.

Gau Baltza, edo Arimen Gaua, barikuan ospatu da herri askotan baina Artean gaur, hilak 31, izango da eguna. Hasteko, 17:30ean herriko ume eta gaztetxoak Kokomarroakaz batuko dira 17:30ean plazan.

Bertatik, "sarie ala zirie" eske errondea egingo dabe herriguneko auzoetatik. Hau amaituta, Jaiotze basatia ikuskizuna egongo da ikusgai, plazan 20:00etan. Arteaztarrek sortutako emonaldi bildurgarria da, hau sortzaileen abisua: “Ez da umeentzako ikuskizuna, abisauta zagozie”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!