literaturea

'M Ama* Eme* Ume*' liburuaren lanketa sakona egingo da Artean

Asier Abrisketa 2022ko urr. 27a, 10:41

Gaur Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez idazleek aurkeztuko dabe liburua 18:30ean eta bihar, Irakurleen Txokoan liburuaren gaineko eztabaidea egingo da 19:00etan.

M Ama* Eme* Ume* (Elkar, 2022) Erika Lagoma eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik garatutako kontaketea da, hamaika ama eta aita biren testigantzak jasoten dauzanak. Argitaratu barri dan liburua langai izango da Artean asteon, saio bigaz.

Batetik, urri bigarrenaren 27an idazle biak egongo dira Kultur Etxean 18:30ean, Kafrangakek konbidauta, liburua jendaurrean aurkeztuteko. Hurrengo egunean, hilak 28, Irakurleen Txokoan be landuko dabez liburuaren nondik norakoak 19:00etan, oingoan idazle barik.

M Ama* Eme* Ume*

Hamaika ama eta aita biren testigantza bana jasoten dira: bikotedunak eta bikotebakoak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea ebatzi dabenak... Askotarikoak dira esperientziak eta bizipenak, ugariak eretxiak eta desbardinak mundu ikuskerak. Amentzat, eta ama izan ez diran andrazkoentzat (euren ebatziz edo ezinez) eta gaiagaz sensibilizauta dagozan gizonezkoentzat da liburua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!