musikea

La Baldosa Flotantek kontzertua eskainiko dau Artean

Asier Abrisketa 2022ko urr. 21a, 11:34

Herriko Bentan izango da bakarlari bilbotarraren zuzeneko emonaldia, domeka eguerdian.

Arteako Herriko Bentan La Baldosa Flotanteren kontzertua egongo da entzungai urri bigarrenaren 23an, domekea, 13:00etatik aurrera. David Larrinaga da abeslariaren izena eta gitarrearen laguntzeagaz, munduko soinuak plazaratuko dauz Artean; bere bidaietan ikasitako doinuak.

La Baldosa Flotante proiektua Irola Irratia bilbotarreko programa lez jaio zan 2003. urtean eta bertatik abiauta, bizi-proiektu bihurtu eban Larrinagak. Holan, hainbat disko sortu ditu, inongo generotan sailkatzeari uko eginda. Larrinaga poeta, kantari, ahotsaren sonoridadeen ikertzailea eta antxinako iturrietatik edatea gustatzen jakon espeziea da: Andeetako mendietatik, Mediterraneoko kaleetatik, Sacromonte, Mongolia edo Indiako kobazuloetatik. Beraz, zuzeneko emonaldietan planeta osoan zehar musika bidaia bat egitea proposatzen dau, emozinoz beteta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!