MENDIA

Mendien inguruko jardunaldia egongo da Artean domekan

Ixone Arana 2022ko urr. 16a, 11:40

Arteako Herriko Bentan egingo dabe jardunaldia.

Urri bigarrenaren 16an izango da mendien inguruko jardunaldia Artean eta egun osoan zehar jardun desbardinak egongo dira. Berbaldi, bazkari, dokumental eta solasaldiak, besteak beste.

12:30ean emongo deutsie hasikerea jardunaldiari hitzaldi-eztabaida bategaz, Pablo Batalla Cueto, historialari eta kazetariaren eskutik. 14:30ean Herri Bazkaria egongo da, baba janera apuntetako 94 602 88 55 zenbakira deitu behar da. Bazkal ostean, kafe-dokumentalean, Jennifer Peedom australiarraren Mountain piezea egongo da ikusgai. Dokumentalaren ostean, solasaldi irekian parte hartzeako aukerea egongo da, Silvia Trigueros, Txomin Uriarte, Jon Lazkano eta Gotzon Idirinegaz batera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!