MUSIKEA

Zapatuan, musika jaialdia egongo da Basoan

Erredakzinoa 2022ko urr. 13a, 11:31

Kaserna, Lentejas, Foterie, Puro hasta luego, Kutxaratxas eta Niño feriante taldeek kontzertuak eskainiko dabez Arteako Bildosola auzoan dagoan Basoa defendatzileen etxean. 

Musika estilo desbardinak batuko dira jaialdian. Kasernak, rock, reggae, funk eta musika elektronikoaren eragina dauka. Ahotsetan, hip-hop estiloa da nagusi. Lentejas taldea, belaunaldien arteko punk banda transfeminista bat da. Foterie taldea Arteako Foterie etxeko musikariek osotuten dabe: Danilok, gitarrea eta ahotsa; Antonek, bajua; Juanek, bateria; eta Mikelek, gitarrea eta armonikea. Arteakoa be bada Puro hasta luego taldeko kideetako bat: Ilia Mitxelena. Taldeak, ikuspegi feministako kantautore musikea egiten dau. Kutxaratxas talde gasteiztarrak, bluegrass, rumba eta soinu irlandarrak nahastuten ditu. Azkenik, Niño Feriante bikoteak, inprobisazinoz eta poemaz betetako kontzertuak eskaintzen ditu perkusinoaren, gitarrearen, biolearen eta bateriaren laguntzeagaz.

Kontzertuen artean, aldarrikapen mezuetarako eta giza eskubideen defendatzaileen lekukotasuna entzuteko aukerea be egongo da.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!