BBK Artearen Ibilbidea programeari esker, Bilboko Arte Ederren Museoko artelan ugari dagoz ikusgai Arteako plazan. Martitzenean ipini dabe eta hilaren 11ra arte egongo da ikusgai. Erakusketan XV. mendetik hasi eta gaur egun arte egindako obrak egongo dira ikusgai, gai nagusia andrak diralarik, artista eta irudikapen lez.
Guztira, 30 dira Emakumeak museoan erakusketako artelanak: margolanak, marrazkiak, kartelak eta argazkiak. Honeek kalidade handiko erreprodukzinoetan erakutsiko dira, bakotxaren iruzkinagaz batera, euskeraz, gazteleraz eta ingelesez. Iruzkinak audio bitartez deskargatzeko aukerea be badago, QR kodeen bidez.