musikea

Birkit taldeak kontzertua eskainiko dau Artean

Asier Abrisketa 2022ko ira. 30a, 10:30

Herriko Bentan izango da zuzenenko emonaldia, domeka eguerdian.

Birkit bakarlariaren lehen talde proiektua da Inertzia diskoa eta hau aurkeztuko dau Arteako Herriko Bentan. Zuzeneko kontzertua urri lehenengoaren 2an izango da, 13:30ean. Bertan, Birkite Alonso taldeburuagaz batera Ilargi Agirre, Mikel Palenzuela eta Patxi Agirre musikariak izango dira, Birkiten bide barriaren kide.

Izan be, Birkite Alonsoren bakarkako proiektu lez jaio zan Birkit 2017an. Orduan, Emen diskoagaz emon eban saltua oholtzara. Aurretik be, Eoran eta Red Carmine taldeetan ibili zan 2000ko hamarkadan eta bakarlari lez egon ostean, taldea osotutea ebatzi eban 2019an. Holan, proiektu barriztuaren lehen lana izan da 2021ean argitarautako Inertzia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!