Arteako Udalak antolatutako oingo ikasturteko Irakurleen Txokoari hasikerea emoteko, Kristalezko begi bat liburuaren gainean egingo dabe berba irakurleek, Miren Agur Meabe idazleagaz. Hilaren 30ean izango da saioa, 19:00etan, Arteako Kultur Etxean.
“Errealidadea eta fikzinoa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da. Hausturek eragindako minetik igesi, idazten sosegua hartzean dauan andra baten autoerretratua da liburua”
Miren Agur Meabe Azalaren kodea (Susa, 2000) libruagaz egin zan ezaguna eta 2021ean Espainiako Poesia Saria jaso eban Nola gorde errautsak kolkoan lanagaitik. Euskaltzain urgazlea da 2006tik. Poesiaz gainera, beste generoak be landu ditu Meabek, narratibea esaterako. Bere narratiba liburuetako bat, Kristalezko begi bat (Susa, 2013) da.