energia

Basoa, burujaubetza energetikoaren bila

Bea Azpiri 2022ko ira. 20a, 11:01

Denfendatzaileen etxea Germinador Social lehiaketara aurkeztu da eta proiektu energetikoaren alde emon daiteke botoa urri bigarrenaren 9ra arte.

Bildosolako Basoa etxean behar dan energiaren %80 lortuteko proiektua, Som energiak eta Coop57k antolatutako Germinador Social lehiaketara aurkeztu dabe. Lehiaketako irabazleak 6.000 euro jasoko ditu saritzat. Basoaren proiektuaren alde egiteko, urri bigarrenaren 9a baino lehen emon behar da botoa https://vota.somenergia.coop/index.php/72022?newtest=Y... estekan.

Basoan, baliabide barriztagarriakaz burujaubetasun energetikoa lortzeako helburua daukie. Holan, etxea berotuteko eta ur beroa izateko, Arratiako basoetako egurra erabili gura dabe eta elektrizidadea sortzeako, teilatu gainean plaka fotovoltaikoak ipini. Sariak lagunduko leuke instalazino honeek ordainduten. Izan be, instalazino fotovoltaikoak 4.000 euro inguru balio dau eta egur-galdara eta etxeko berokuntzaren eta ur bero sanitarioaren instalazinoa konektetako1.000 litroko inertzia-tankeak, 2.000 euro inguru.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!