Barriro apurtu dabe Kafrangak andra taldearen karteldegia

Asier Abrisketa 2022ko ira. 16a, 16:39
Karteldegia kartel barriak ipini ostean.

Zapatu gauean apurtuta agertu ziran erasoen kontrako eta "izan Kafrangak" kartelak Artean.

Arteako Kafrangak andra taldeak salatu dauanez herriko jaietan, zapatu gauean, hainbat kartel kendu eta apurtu ebezan ezezagunek taldearen karteldegitik. Kartel honeetako batzuek eraso sexualik gertatu ezkero zer egin eta erasoen kontrako protokoloa azaltzen eben. Beste batzuk ostera, "izan Kafrangak" leloa eukien idatzita. Astegoien honetan Merkartea ospatuko dala-ta, barriztu dabez kartel guztiak.

Ez da hau Artean gertatzen dan lehenengo aldia. Pasau dan udan be agertu ziran kartelak hainbatetan apurtuta; ordukoak, homosexualidadearen eta transexualidadearen lanketa soziala bultzatzeko kartelak izan ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!