Gaur, hilak 15, zabalduko da barriro Artea eta Areatza arteko errepidea noranzko bietan. Momentuz, trafikoa bideratuta egongo da eta hurrengo egunetan margoztuko dabez errepideko marrak. Halanda be, errepidea ez da behar bakarra eta obrak oindino ez dira amaitu, izan be, errepide azpiko errekatxoaren arroa zabaltzea izan da helburua. Obrak abuztu amaierarako amaituta egotea espero bazan be, aste batzuk atzeratu dira.
Astuiko errekatxoak askotan egin dau izan dau gainezka atzenaldian. Hori dala-ta, obrak hasi ebezan bagila amaieran; urbidea naturalizau eta uriolak prebeniduteko. Lanen eraginez, Areatzara doan errepidea ebagita egon da eta Astuibekoa kaletik desbideratu da trafikoa. Arroari sakonerea emoteko eta kamino azpitik doazan ur hornidura, saneamentua, gas hodi eta telekomunikazino kableak mobiduteko izan dira udako obra honeek.