azokea

Maurizia gogoan hartuko dau Merkarteak zapatuan

Bea Azpiri 2022ko ira. 14a, 10:49

Bertoko produktuen merkadua 10:00etatik 15:00etara izango da eta bertan 24 ekoizle eta 16 artisauen salmahaiak egongo dira.

Urri lehenengoaren 17an ospatuko da aurtengo Merkartea, hogeta zortzigarren edizinoa. Goizean zehar, azokako postuak udaletxe inguruan eta frontoi barruan egongo dira euren produktuak eskaintzen; umeentzako puzgarriak barriz Ekomuseoaren atean ipiniko ditue. Eguerdian, 12:00etan, Maurizia Aldeiturriaga eta Leon Bilbaoren eskulturearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo da udaletxe ondoan. Gero, 13:00etan Aitzol Atutxa eta Julen Larrea azkolariek erakustaldia egingo dabe. Iluntzean barriz, 21:00etan, Aukeran jantza konpainiak Maurizia ikuskizuna eskainiko dau eta ostean, Altxa Porru erromeria taldeak ipiniko dau jai giroa, 23:30etik aurrera.

Aurreko egunean be, hilaren 16an, egongo da Maurizia gogoan hartzeako aukerea. Izan be, Arratia eta Herrialde Katalanetako gazte batzuk Aupa Maurizia dokumentala dabiz grabetan eta Arteako plazan erromeria egingo dabe. Holan, antolatzaileek jentea 18:30etik aurrera hurbiltzeko deialdia egin dabe, erromerian parte hartzeako.

Informazino puntu bat be egongo da birziklatze eta energia barriztagarrien gaineko informazinoa emoteko.

Hiru hamarkadatan urteroko zitea

Aurten 28 urte beteko ditu Merkarteak. 1994tik urtero  antolatu ditu Udalak merkadua eta egun osoko jaia. Atzenengo edizino biak, formato murriztuan egin ziran COVID-19 zala-ta baina azokea egin zan. 

2010eko hamarkadan, Merkartean salmahaiak ipinten eben ekoizle kantidadeak behera egin ebala dino Gorka Beitia zinegotziak, baino oin barriro be, lehengo kopurua errekuperau dala. Aurrera begira, Merkarteak etorkizuna daukala uste dau, “gizarteak ekoizle eta konsumitzaileen artean hartu-emon zuzena” eskatuten daualako eta “azoka honeek erlazinoa eta kalidadea sustatuteko, eta babesa emoteko oso onak diralako”.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!