artisauak

Gaur zabalduko dauz ateak Bertako Sortzaileen Lanen Erakusketak

Asier Abrisketa 2022ko ira. 7a, 11:28

Arteako Kultur Etxean egongo da ikusgai erakusketea; 18:00etatik 21:00etara aste osoan eta hilaren 10ean zein 17an, 12:00etatik 14:00etara be.

Atzo iluntzean egin zan Bertako Sorzaileen Lanen Erakusketearen inaugurazinoa, Arteako Kultur Etxeko lehen solairuan eta hurrengo egunetan be egongo dira ikusgai lanok. Erakusketa gelako ateak urri lehenengoaren 7an, 8an, 9an eta 11n 18:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik eta zapatuetan barriz, hilak 11 eta 17, 12:00etatik 14:00etara zein 18:00etatik 20:00etara.

Izenak dinoan moduan, bertako sortzaileek egindako artisau-lanak dira ikusgai dagozanak. Honeen artean eskulturak, egur tailak, zidargintza lanak, ilustrazino eta koadruak ikusi ahalko dabez bisitariek, besteak beste.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!