jaiak

Bihar hasiko dira Arteako jaiak

Asier Abrisketa 2022ko ira. 6a, 11:41

Domekararte ospatuko ditue arteaztarrek andramariak; buruhandi, bertso saio, ikuskizun, txapelketa gastronomiko, mozorro eta batez be, musika askogaz.

Artean, urri lehenengoaren 7tik 11ra arte ospatuko dira Andra Mari jaiak. Txupinazoa eguaztenean botako da eta buruhandiak batukadeagaz batera urten ostean hasiko da egitaraua. Musikeari jagokonez Foterie, Benetan Zoro, Unholy Covers, Kruddö eta Puro Relajo taldeen kontzertuez gain, Patxi eta konpainiaren zein Akerbeltz taldeen erromeriak egongo dira plazan.

Hainbat emonaldi be egongo dira, Antzarrekin dantzan eta Piratak antzerkiak berbarako. Horrezaz gain, Kafrangakek antolatutako Gora emakumeok ekitaldia eta Onintza Enbeita eta Andoni Egaña batuko dauzan bertso saioa be egongo dira ikusgai. Beste alde batetik, janak izango dau garrantzia. Tortilla Txapelketea jokatuko da zapatuan baina txokolatea, taloak eta herri afaria be egongo dira jaietan.

Egitaraua:

Urri lehenengoak 7, eguaztena
  • 18:00etan, txupinazoa, buruhandiak eta batukadea.
  • 19:30ean, Patxi eta konpaniagaz erromeria.
Urri lehenengoak 8, eguena
  • 12:00etan, mezea.
  • 13:00etan, bertso saioa: Onintza Enbeita eta Andoni Egaña.
  • 18:00etan, Antzarrekin dantzan umeentzako antzerkia.
  • 19:30ean, txokolatea eta Goloka antzerki taldearen Piratak.
  • 20:30ean, Foterie taldearen kontzertua.
  • 22:00etan, herri afaria.
Urri lehenengoak 9, barikua
  • 18:00etan, umeen playback-ak.
  • 20:00etan, Orkresta elektrotxarangea.
  • 21:00etan, taloak.
  • 23:00etan, Akerbeltz taldeagaz erromeria.
Urri lehenengoak 10, zapatua
  • 11:00etan, umeentzako puzgarri eta jolasak, frontoian.
  • 14:00etan, Tortilla Txapelketea.
  • 14:30ean, herri bazkaria, Eingo taldeak girotuta.
  • 18:00etan, Xaibor, Batzokiko plazan.
  • 19:30ean, Gora emakumeok ekitaldia, Kafrangakek antolatuta.
  • 21:00etan, indarkeria sexista bako gunea zabaldu, 01:00 arte.
  • 21:30ean, mozorroen desfilea, gaia pelikula eta telesailak.
  • 22:00etan, kontzertuak: Benetan Zoro eta Unholy Covers.
  • 02:30ean, Dj-a.
Urri lehenengoak 11, domekea
  • 11:00etan, eskupelota partiduak.
  • 13:30ean, Kruddö taldea, Herriko Bentan.
  • 19:00etan, Puro Relajo taldea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!