ekatxa

Inizitu batek Arteako banderea bota dau

Asier Abrisketa 2022ko abu. 12a, 10:56

Atzo arrastiko ekatxa izan da udaletxe aurreko banderearen zutoina zatitzearen erruduna.

Atzo, abuztuak 11, ekatxak Arratia jo eban 19:00ak eta 20:00ak bitartean eta inizituetako batek Arteako udaletxe aurrean dagoan herriko banderea jo eta zutoina bitan zatitu eban. Udaletik aurreratu dabe, ez dala beste kalterik gertatu eta laster ipiniko dabela barria.

Arteako bandera ofiziala oin dala hile batzuk, urtailean, ofizializau zan Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aurretik, 2021eko martian ipini zan banderea udaletxe aurrean egindako ekitaldi batean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusien presidentearen aurrean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!