Basoa

Basoan dago Aita Mari salbamentu ontziko tripulazinoa

Asier Abrisketa 2022ko abu. 10a, 10:50
argazkia: Salvamento Maritimo Humanitario

Gaur 19:00etan, Aita Mari proiektuaren inguruan egingo dabe berba Mediterraneoan etorkinak erreskatatzen dauzan euskal ontziko kideek.

Arteako Basoa defendatzaileen etxeak iragarri dauanez, Aita Mari salbamentu ontziko tripulazinoa Bildosolan dago "laster itsasoratzeko asmoagaz, lana berrantolatu eta indarrak hartzean". Holan, gaur arrastian arratiarrak Basoara hurbiltzeko deia zabaldu dabe. 19:00etan, lehen lerroan dagozan kideakaz proiektua hurbiletik ezetuteko aukerea egongo da-ta.

Maydayterraneo proiektua

2017 urtean, gerra eta pobreziagaitik iges egiten, Mediterraneo erdikaldea kurutzatzen eben etorkinen bide arriskutsua ikusita; Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeak atunak harrapatzeko ontzi bat barriztau eta etorkinak erreskatatzera joan zan. Ordutik, itsaso erdian noraezean ibili diran milaka lagun hurbildu dabez portura. Proiektua, boluntarioek bultzatu eta eroan dabe aurrera baina asko izan dira gobernuek ipinitako trabak. Holan, askotan agertu izan da Aita Mari komunikabideetan, ontzia dozenaka etorkinez beteta be, batez be Italiak, portuetara sartzeako baimenik emon ez deutsalako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!