musikea

Metal musikea entzungo da zapatuan Artean

Asier Abrisketa 2022ko abu. 5a, 13:30
Mutilated Judgeko taldekideak.

Zortzi taldek hartuko dabe parte II. Brutal Arratia BBQ  jaialdian, etxeko Mutilated Judge tartean.

Brutal Arratia Records-ek bigarrenez antolatu dau Brutal Arratia BBQ metal jaialdia. Abuztuaren 6an, 17:00etan hasiko dira Arteako plazatik grind, groove, heavy zein death metal eta post punk musikea plazaratuko dabezan zortzi talde. Euskal Herriko eta Espainiako taldeak izango dira danak, Proudhon talde frantziarraren kontzertua bertan-behera gelditu da-ta.

Proudhon taldearen ordez, Logroñoko Ernia egongo da, deathgrind estilokoa. Gurutzetako Obstetra taldeak be joten dau deathgrind musikea. Grincorea barriz, Santanderreko Bisturi eta Abono taldeek eskainiko dabe. Mutilated Judge be egongo da Artean zapatuan, noisegrind musikeagaz. Azpeitiako Hellwatch taldeak ostera, groove eta death metala buztartuko dauz. Heavy metal eta punka barriz El Paso Killers deustuarrek ipiniko dabe eta postpunka, Bilboko Bilintx taldeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!