feminismoa

Basoan izango dira aurtengo Neska* Gazteon Udalekuak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 3a, 12:13
2018ko udalekuak.

Urri lehenengoaren 2tik 4ra batuko dira Euskal Herriko Neska* Gazteak Bildosolan, izen emotea zabalik dago daborduko.

Euskal Herriko Neska* Gazteak euskal talde feminista ugari batzean dauz, Arratiako Orratzak tartean. Urtero antolatzen dabez udalekuak eta oingoan, Arteako Basoan batuko dira urri lehenengoaren 2, 3 eta 4an. Helburua, datorren ikasturtera begira, "sarea barritu, handitu eta egonkortzea" izango da. Horretarako, espazio eroso bat sortuko dabe Basoan, harremanak trinkotu eta mobimentuaren inguruko ebatziak hartzeako. Hurrengo ikasturterako erronkak tailer eta eztabaiden bidez landuko ditue, baina izango dabe aisialdirako denporea be. Parte hartzeako, izena formulario honetan emon behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!