mendia

Urtekerea antolatu dabe Arteako jubiladuek

Asier Abrisketa 2022ko abu. 1a, 12:30

Eguaztenean, plazatik urtengo dira 09:00etan eta ibili ostean, txitxi-burduntzia egingo dabe Artean.

Mikel Deuna Jubiladu eta Pensiodunen Alkarteak oinez egiteko urtekera bat antolatu dau abuztuaren 3rako. Goizeko 09:00etan plazan batu eta Txorietxerantza joango dira, industrialdeatik. Arandui eta Mendiolatik pasau ostean, herrira bueltako dira Ugarte aldetik. Amaitu ostean, txorizoa eta urdaia izango dabe itxaroten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!