communia

Hasi da Communia, kontrapodere eta autonomia jaialdia

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 29a, 09:50
twitter: @pramiro_

Atzo aurkezpena egin ostean, Basoa gatazka sozial ugariren inguruan hausnartu eta "hurrengo burruka zikloa alkarregaz irudikatzeko" lekua izango da astegoien osoan.

Fundación de los Comunes kolektiboak antolatuta, Communia kontrapodere eta autonomia jaialdia ospatuko da astegoienean Basoan, defendatzaileen etxean. Tailerrak, berbaldiak, emonaldiak eta kontzertuak egongo dira Bildosolan hilaren 31ra arte. Antolatzaileek azaltzen dabenez, herri mobimentuen topaketa bat izango da, hurrengo burruka zikloa alkarregaz irudikatzeko:  "Alkarregaz matxinada modu barriak pentsatzeko eta alkar ezetutearen poz errebeldeaz gozatzeko".

Burruka sozialen ziklo barria, 15M dalakoak lurra jo daualako zabaldu behar dala dinoe eta honek, klase-burrukea erdigunean izango dauala uste dabe: "15M zikloko mobimentu sozial eta plataforma politiko gehienak jota eginda, integrauta edo desagertuta egon arren, undergroundetik zentzua sortzeako modu barriak zabaltzen dabiz. Klase elementuak, belaunaldi barrikoak, eta beste menpekotasun batzuk, klase ertain aurrerakoiaren porrotaren aurrean, prest dagoz bere burua baieztatzeko joera kulturalak sortzeako, ikusezintasunaren aurkako erronkak sortzeako".

Edozelan be, ondorioak jardunaldiakaz amaitu ostean aterako ditue. Izan be, burruka desbardinen inguruan hausnartzea izango da lehenengo egitekoa. Landuko dituen gaien artean dagoz autonomia eta antolaketea, gaztetxe eta zentro sozialak, krisi ekosoziala eta transnazionalak, mobimentu migrante eta antierrazistak, sindikalismoa eta alkarlaguntza sareak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!