jaiak

Santiago jaia ospatuko da Artean

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 22a, 11:48
Santiagoren eskulturea ermitara bueltau zan eguneko argazkia.//Arratia Eleiza.

2019an gurata egindako kalteak sufridu ostean, astelehenean barriro egongo da ikusgai Santiagoren tailua ermitan, zaharbarrituta.

Hilaren 25a, jai-egun berezia izango da aurtengoa Arteako Santiago ermitan. Izan be, 1.700 urtean egindako Santiagoren tailu barrokoak, eta ermitak berak, hainbat kalte sufridu ebezan 2019 Merkartea egunean. Santiagoren egurrezko eskulturea barriztatze lanetan euki dabe Leioako Aurea tailerrean eta 3.000 euroren trukean konponduta, Santiagon dago oin dala hilabete inguru. Halanda be, izara bategaz tapauta mantenidu dabe, Santiago egunean, hilaren 25ean, herriari erakusteko.

Izarea 12:30etako mezan kendu eta auzotarrek barriro ikusi ahalko dabe tailu barrokoa. Gero, Marmitako Txapelketea egingo dabe ermita kanpokaldean eta 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak be jokatuko ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!