Domeka arrastian, hilak 17an 19:00etan, Menu2tres taldea egongo da Arteako Herriko Bentan, plazea girotzen. 2015ean jaio zan taldea eta "zorionez edo zoritxarrez" kontzertu bakarrerako sortutako proiektuak zazpi urte bete dauz oholtzan. Euren emonaldietan euskerea, gaztelerea eta ingelesezko kantu ezagunen bersinoak plazaratzen dabez umoreagaz nahastuta.