jaiak

Santamañeko jaiak ospatuko dira domekan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 13a, 11:53

Mezea, paellak eta karta jokoak egongo dira 11:30etik aurrera.

Azken ordukoa: beroa eta sute arriskuen larrialdi egoerea dala-ta, bertan behera gelditu dira paella, mus eta briska txapelketak.

Astelehena, garagarrilak 18, da Santa Marina eguna eta Arteako Santamañeko ermita inguruan egingo dabe ospakizuna aurreko egunean, hilak 17. Mezea 11:30ean hasiko da eta gero, landan egingo da Paella Txapelketea. Arrastian barriz, 17:00etatik aurrera, Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dira. Izena emoteko, nahikoa da bertan 15 minutu arinago aurkeztea.

Santiago

Santiago auzoko jaiak be hurbil dagoz, garagarrilaren 25ean ospatuko dira. Jai egun berezia izango da aurtengoa. Izan be, ermitan gordetan zan Santiagoren eskulturea konpontze lanetan egon da bagilera arte, 2019ko Merkartea egunean ezezagunek hau apurtu ostean. Santiagoren ospakizunean kenduko dabe oin eskulturea estalduten dauan izarea, 12:30etako mezan. Gero, Marmitako Txapelketea eta karta jokoak egongo dira.

Santiagoren eskulturea ermitara bueltau zan eguneko argazkia.//Arratia Eleiza.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!