ikuskizuna

Las Kapritxosas konpainia Basoan egongo da barikuan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 7a, 09:35

Hilaren 8an, 19:30ean taularatuko dabe Ba al dago lekurik? Una de huecos y agujeros helduentzako clown ikuskizuna.

Arteako Bildosola auzoko Basoan, defendatzaileen etxean, egongo dira Las Kapritxosas konpainiako kideak bariku arrastian. Han euren ikuskizunetako bat aurkeztuko dabe, Ba al dago lekurik? Una de huecos y agujeros -Hutsune eta zuloen inguruko bat- helduentzako hamabost minutuko ikuskizuna. "Kapritxosek" sexualidadeaz eta andetaz hausnartzen dabe euren sorkuntzetan, termino biak nahastu eta konbinauta.

Sinopsia

Boltsa, aulkia, toallea, krema apur bat eta, zelan ez, lagunak. Hondartzan egun on bat pasatzeko osogai guztiak. Hutsune bat edo gure zulo propioak topatzea ez da inoz lan erraza izan. Eta hori deskubritzeko, ez dago Kapritxosak taldea langorik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!