Kontzertua

Harry Bird-ek kontzertua eskainiko dau Artean

Asier Abrisketa 2022ko eka. 23a, 17:37

Zapatuan izango da bakarlariaren indie-folk kontzertua, Herriko Bentan 19:00etan.

Harry Bird Glasgowko (Eskozia) kantari, musikari, konpositore eta aktoreak indie-folk eskoziarraren doinuak ekarriko dauz Arteko Herriko Bentara bagilaren 25ean, 19:00etan. 2020ko martiaren 27tik dago atzeratuta emonaldia, baina ordutik, itxialdiak, mobiduteko murrizketek eta Brexit-ak be Birden bidaia eragotzi dabe. Urte biren ostean, kontzertua jotzeko "zelango gogoak!" daukazan adierazo dau sare sozialetan.

Birdek kontzertu ugari emoten dauz, bai Europan bai kanpoan, bakarlari edo Harry Bird and the Rubber Wellies taldeko kide lez. Bere lanetan pentsamendu original, entretenigarri eta probokatzailea erakusten dau eta ikuskizun ikusgarriak prometidu. Oin arte, bost album argitaratu dauz: Long way to be free (2009), The bones on black (2012), Kettle of Silver (2013), Bricks and Feathers (2015) eta Blue Angels (2020).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!