Astuiko errekatxoak askotan egin dau gainezka atzenaldian. Hori dala-ta, obrak hasi ditue urbidea naturalizau eta uriolak prebeniduteko. Lanen eraginez, Areatzara doan errepidea ebagita dago eta Astuibekoa kaletik desbideratu da trafikoa. Arroari sakonera emoteko eta kamino azpitik doazan ur hornidura, saneamendua, gas hodi eta telekomunikazino kableak mobiduteko lanak abuztu amaierara arte irautea espero da.
Euriteak diranean puntu horretan errekatxoak gainezka egiten dauala ikusita, Udalak Ura Uraren Euskal Agentziara jo eban, konponbide bila. “Hor, Z bat bezela egiten dau errekatxoak. Eta harriak eta ur asko ekarten dauanean, zarratu be egiten da uraren bidea eta gero gainezka egin eta etxe batzuetan be sartzean da” azaldu deutso begituri Alberto Intxaurraga Arteako alkateak.