"Defendatzaile eta aktibisten komunidade solidarioa, amesten dogun bizitza konspiratzeko, gozatzeko eta biziten hasteko espazio askatua" dan Basoak dokumentu bat argitaratu dau, non proiektuaren parte izateko modu desbardinak azaltzen diran. Hasteko, proiektuaren informazinoa jasoteko bideak argitu dabez: 'Basoa info' Telegrama, lagunoktaldea@basoa.eus posta eta webgune zein sare sozialak. Gero, "denporea partekatzeko" eta ekonomikoki laguntzeko zer egin azaldu dabe.
Modu aktiboan parte hartu gura ezkero, hiru bide emon dabez Basoatik. Batetik, txandetan gitxienez urtean behin parte hartzera animau dabe. Besteak beste, ekintzak antolatzen diran asteburuetan otordu, afari eta garbiketetan parte hartzeako bidea da hau eta 'Denok gara Basoa' Telegramen bitartez antolatzen dira txandok. Bestetik, hilean behin egiten diran auzolanetan parte hartzeako deia be zabaldu dabe. Horretarako, lagunoktaldea@basoa.eus helbidera idaztea gomendau dabe. Amaitzeko, asanblara eta bertako batzordeetara batzera be animau dabe jentea. Hurrengo asanblada irekiak garagarrilaren 17an, abuztuaren 28an, urri lehenengoaren 16an, urri bigarrenaren 16an, zemendiaren 27an eta abenduaren 18an izango dira.
Azken aukerea Basoa proiektua ekonomikoki babestea da, bazkide izanda edo ekarpen bereziak eginda. Bazkide egiteko, basoa.eus webgunean dagoan galdetegia bete edo bertako dokumentua inprimidu, bete eta Basoara eroan daiteke. Holan, hamar euroko hileroko ekarpena proposatu dabe, baina posible da gehiago edo gitxiago be emotea. Beste alde batetik, ES71 1550 0001 2000 0928 7624 kontura egin daitekez ekarpen ekonomikoak.