zineforum

'La energía de los pueblos' dokumentala proiektauko da gaur Basoan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 22a, 11:03

Mexiko eta Guatemalako komunidadeek abiatutako autogestino energetikoaren gaineko proiektuak ezetuteaz gain, ONERGIA kooperatibako Sofia Pachecogaz solasaldia egiteko aukerea egongo da.

Gaur, hilak 22, La energía de los pueblos -Herrien energia- La Sandia Digitalek ekoiztutako dokumentala proiektauko da Basoa defendatzaileen etxean, 19:00etan. Bertan, Mexiko eta Guatemalako hiru komunidadek megaproiektu energetikoei aurre egin eta euren energia elektriko propioa ekoizteko apustua kontatzen da. Lan horretan laguntzen ibili izan da ONERGIA kooperatibea eta euren kidetako bat egongo da Basoan, Sofia Pacheco.

Komunidadeetako kideen eta euren bidelagun izan diran kooperatibetako kideekaz egindako alkarrizketen bidez eredu energetiko justu, herrikoi eta jasangarriak ezetu ahalko dauz ikusleak. Beste alde batetik, pribatizazino eta megaproiektuetan oinarritzen dan sistemeari aurre egiten lagundu deutseen esperientzia eta hausnarketak azaltzen dira, energia jaubetza kolektiboa eta eskubidea dala oinarri hartuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!