literaturea

Artean egongo da bihar Joseba Sarrionandia

Asier Abrisketa 2022ko eka. 16a, 12:23

Irakurleen txokoak konbidauta, Narrazio guztiak ipuin-bildumaren gaineko solasaldian hartuko dau parte 19:00etan.

Irakurleen txokoak idazleakaz batera solasaldiak antolatzen jarraitzen dau. Oingoan, aurkezpen gitxi behar dauan idazle iurretarra ekarriko dabe Arteara, Joseba Sarrionandia. Liburu bilduma handia dauka Sarrionandiak, baina hilaren 17an, Narrazio guztiak ipuin sorta izango da berbagai Arteako Kultur Etxean.

1983an argitaratutakoa, euskal ipuingintza modernoaren ikur eta hasiera puntua da Narrazio guztiak. Bertan, "hizkera barri bat landu eban, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea. Teknikan, barriz, esperimentazinotik fantasiaraino egiten dau, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta. Kokalekurako, amaitzeko, nongura eta noizgurako giroak azaltzen dira, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak". 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!