zineforum

Hondarribiko alardea izango dau langai Kafrangakek Zineforumean

Asier Abrisketa 2022ko eka. 14a, 12:17
argazkia: Jaizkibel Konpainia

Aurrera egin badugu dokumentala proiektau eta Jaizkibel Konpainiako kide bategaz berba egiteko aukerea egongo da eguazten arrastian Arteako Kultur Etxean.

Arteako Kafrangak talde feministeak Zineforuma antolatu dau bagilaren 15ean, Kultur Etxean 19:00etan. Bertan, Hondarribiko alardean andren parte hartzea sustatzeko Jaizkibel konpainiak egindako lana izango da berbagai. Hasteko, gatazka horren nondik norakoak kontetan dauzan Aurrera egin badugu dokumentala proiektauko da. Jaizkibel konpainiako kide bat be egongo da Zineforumean, eztabaidan parte hartzeako.

Aurrera egin badugu dokumentalean konpainiako Arantxa Urretabizkaia, Jaime Altuna eta Oihana Etxebarrietak, Garbiñe Biurrun, Kattalin Miner eta Itziar Ituño alkarrizketatzen dabez. Jaiez, parekidetasunaz eta borroka feministeaz aritu dira alkarregaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!