Bizirik agertu da Artean desagertutako gizona

Asier Abrisketa 2022ko mai. 24a, 19:12

Olabarriko baserritik gertu topau dabe suhiltzaileek, hipotermia eta deshidratazinoa dala-ta helikopteroan eroan dabe ospitalera.

SOS Deiak-ek argitu dauanez, 76 urteko gizona Arteako Olabarri auzoko bere etxetik desagertu zan barikuan. Larrialdi zerbitzuek martitzen arrastian topau dabe, etxetik gertu, bizirik baina egoera txarrean. Deshidratazinoa eta hipotermia dala-ta, helikopteroan eroan dabe ospitalera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!