"Zer dago Covid pasearen atzean?" galdereari erantzuna emoten saiatuko da maiatzaren 26an Aske Bizi Arratian plataformak Artean. Covid paseagaz gertatutakoaren balorazino eta hausnaketea "giro onean" egingo dabela azaldu dabe, kafea eta pastak egongo dira debatean. Hasteko, bideo bat ikusi eta gero hasiko da eztabaidea, Aske Bizi Arratian taldekoek dinamizauko dabena. Covid pasearen eraginak sakontasunez baloratzea izango da helburua, besteak beste, kontrol sozialaren eta eskubide urraketen ikuspuntutik.