Basoak ateak zabalduko dauz domekan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 17a, 17:27

Bildosolako defendatzaileen etxeak ate irekien jardunaldia antolatu dau maiatzaren 22an. Bermuta, zuzeneko musikea eta bazkaria be egongo dira eguerditik aurrera.

Basoa defendatzaileen etxea Artea Sareatik abiatutako proiektua da, migratzaile eta errefujiaduei laguntzea emoteko jaioa. Beste alde batetik, proposamen alternatiboak garatzeko lekua be izan gura dau Basoak: "Defendatzaile eta aktibisten arteko komunidade solidarioa, kospiratzeko, gozatzeko eta amesten dogun bizitza biziten hasteko gune liberatua".

Proiektua bera eta Bildosolako etxea ezagutarazo gura dabe inguruko jentearen artean. Hori dala-ta, ate irekien jardunaldia egingo dabe maiatzaren 22an, 12:00etatik aurrera. Etxea aurkeztu ostean, honetaz gozatzeko aukerea be egongo da. Bermut "klandestinoa", zuzeneko musikea eta bazkari herrikoia egongo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!