formazinoa

Militantzia eraginkorrerako formakuntza saioak antolatu dabez Basoan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 13a, 11:20

Gizarte mobimentuen eta desobedientzia zibilaren ingurukoa izango da lehen saioa, maiatzaren 21ean.

Aldaketa erradikalaren aldeko burrukan eraginkorragoak izateko, Basoa defendatzaileen etxean hiru formakuntza saio antolatu dira. Gizarte mobimentuetako militante eta aktibistei zuzenduta egongo dira formazinoak, Basoa Eskola izenpean.

Lehenengoa maiatzaren 21ean izango da, desobedientzia zibilaren ingurukoa. Ongi Etorri Errefuxiatuak eta KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitaristako kideek gidatuko dabe saioa. Bagilaren 18an barriz, nazinoarteko alkartasuna landuko da eta urrietan amankomuna eregiteko moduen gainean jardungo dabe.

Izena formakuntza@basoa.eus helbidean emon daiteke. Tailerrok goizeko 10:00etan hasiko dira eta modu parte-hartzailean eta gizarte eraldaketara bideratutako gizarte mobimentuan jarduteko, usteak eta erispideak indartzea eta finkatzea daukie helburu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!