Sutea

Ustrukue jatetxeko teilatua erre da astegoienean

Asier Abrisketa 2022ko api. 4a, 12:32

Zapatuan, jentea bazkalduten egoala izetu zan sua tximinian. Alberto Intxaurraga alkateak eraikina ahalik eta arinen konponduteko asmoa azaldu dau.

Aprilaren 2an, bazkalostean hasi zan sua Arteako Ustrukue jatetxe eta Ekomuseoko eraikinean, ez da inolako kalte personalik gertatu. Baina, tximiniatik hasitako sua arin-arin zabaldu zan teilatutik, hau guztiz kaltetuz. Alberto Intxaurraga Arteko alkateak BEGITUri azaldu deutsanez, goizean egin zan merkadua batzerakoan konturatu ziran Udalarena dan eraikina sutan egoala. Jatetxeko eta Arteako jentea sua amatatzen saiatu zan momentuan, bertan bazkalduten egoan suhiltzaile baten laguntzeagaz.

Ahaleginak ez ziran nahikoa izan eta suhiltzailearen gomendioz, jentea jatetxetik urten eta larrialdi-zerbitzuak itxaron behar izan ebezan. Suhiltzaileek 19:00etarako lortu eben sua amatatzea, halanda be kalteen larritasuna begi-bistakoa zan. Lehengo pisuan be kalte handiak eragin ebazan suak, baina Intxaurragak adierazo dauanez, eraikinaren erabarritze proiektua dala eta, museoko kolekzinoa batuta egoanez, ez da piezarik galdu.

Oin, kalteak zehaztasunez balorau eta teilatua ahalik eta arinen konpondu gura dau Udalak, baina hileetan luzatu daitekean lana izango da. Izan be, aseguruaren tramiteak bete eta obra lizitazinora atera beharko da. Beheko pisuak kalte larririk sufridu ez badau be, teilatua konponduta egon arte eraikin osoa zarratuta mantenidu beharko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!