merkatariak

Bihar izango da udabarriko lehen merkadua Artean

Asier Abrisketa 2022ko api. 1a, 12:13

Aprilaren 2an, Arteako frontoian batuko dira baserritar eta artisauak 10:00etatik aurrera.

Zapatu goizean, 10:00etatik 14:00etara, udabarriko merkadua egingo da Artean, plazan egitekoa bazan be, eguraldi txarra dala eta frontoira mobiduko dira. Baserrietan ekoiztutako sasoiko produktuak eta artisautzakoak erosteko aukerea egongo da han.

Eskualdeko baserrietako txorizoak, barazkiak, frutea, pateak, konserbak, gildak, pastelak, ogia eta ahuntz gaztaia, baita zidarrezko bitxiak edo-eta sendabedarrak be erosi ahal izango dira bertan. Dozena bat inguru salmahai izango dira guztira, Gorbeialde inguruko produktuak eskainiko ditue gehienek. Erosketa bakotxagaz, produktu lote biren zozketan parte hartu ahalko dabe erosleek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!