literaturea

Barikuan amaituko da Arteako Umeentzako II. Ipuin Lehiaketara aurkezteko epea

Asier Abrisketa 2022ko mar. 29a, 11:00

Aprilaren 1era arte aurkeztu ahalko dabez 8 eta 12 urte bitarteko umeek euren ipuinak arteakultura@bizkaia.org helbide elektronikoan. 75 euroko bonoa izango da sari nagusia.

Arteako Udalak antolatu dau Amestu Ipuin Lehiaketea: “irakurle txokoa eta beste ekintza batzuekaz batera, euskal literatura, irakurketa eta umeen artean idazteko ohiturak bultzatzea da” azaldu eutson bere momentuan BEGITUri Gorka Beitia zinegotziak.

Lehiaketearen arauek dinoenez, lan originalak, gai librekoak, aprilaren 1era arte aurkeztu daitekez arteakultura@bizkaia.org helbidean. Partaide bakotxak lan bakarra bialdu ahal dau, izenburuduna, beste lehiaketa batera aurkeztu edo argitaratu bakoa. Ezizen bategaz sinatuta aurkeztu behar ditue ipuinak, Word dokumentu batean ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira lanak: Arial letra tipoa 12 tamainan, folio biko luzeerea da muga.

Lau sari banatuko dira, lan onenen artean. Irabazleak 75 euroko bonoa; bigarrenak, 60 eurokoa; hirugarrenak 40koa eta laugarrenak 30 eurokoa jasoko dabe saritzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!