ospakizuna

Hiru hamarkada bete dauz Arteako jubiladuen alkarteak

Asier Abrisketa 2022ko mar. 11a, 16:19
Jubiladuen alkarteko kideak mendira egindako urtekera batean, 2021.

Urteurrena bihar, zapatua, ospatuko dabe Artean mezea, kopaua, erromeria eta txokolate beroagaz.

Arteako jubiladuak 1992. urtean hasi ziran, Mikel Deuna jubiladuen alkartean antolatuta, herriko jubiladuentzako ekintzak prestatzen. 30 urte pasau diranean, ospakizun berezia egingo da dabe astegoien honetan, Artean bertan.

Ospakizunagaz hasteko, eguerdiko mezea entzungo dabe danak batera eleizan. Gero, 14:00etan kopaua zerbitzauko da frontoian jantzarako indarrak hartzeako. Izan be, mokautxoaren ostean erromeria egongo da, Jokaldi taldearen eskutik. Amaituteko, txokolate beroa zerbitzauko dabe bertaratutakoen artean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!